Euskara Munduan 

 

Gure hizkuntzaren mapa linguistikoa marrazten

Zein da Euskararen erabilera eremua? 

Zein dira euskaldunon hizkuntzaren mugak?

Euskal Herria Euskararen Herria bada... Ez al da gure herria uste baino handiagoa?

 

· · ·

 

Galdera hauek guztiak proposatuta Euskara Munduan dokumentalak mundua zeharkatuko du, bost kontinenteetako 14 herrialdetan profil ezberdineko euskal hiztunen testigantzak jasotzeko. Herrialde txiro zein aberatsetan, Afrika sakonean edota Hong Kong bezalako hiriburu ekonomikoan, lanak, goseak, fedeak edota amodioak mugituta, protagonista guztiek ezaugarri komun bat dute: Euskara.

 

Jatorrizko euskaldunak batzuk, euskal jatorririk gabeko kanpotarrak beste batzuk, baina guztiek dute gure hizkuntzarekiko harreman estua. Hemen agertuko dira euren kezka nagusiak, ondorengotza linguistikoa utziko dutenak eta ez dutenak, etxerako itzulera deuseztatu dutenak eta urruntasunean euskaraz bizi direnak.